XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... eta izendatu gabeak... sobera, menturaz; egia ere maitasuna eta maitariak zenbaitetan irrigarri direla, Oihenarten ironia iratzarri, gauzak erranak cum grano salis, gatz pikor batekin!.

2. Maitaleak eta maitasuna.

Errex da ikustea alde batetik Etxepareren anderen izengabetasuna bertzetik aitzinean erran den zerrenda: Garaztarraren andre eder jentila izengabea da, segeretukoa delakotz, maitasuna debekatua.

Jentila lehengo erdal hiztegian noblea zen (Oihenartek Joana Erdoikoaz erranen du bakarrik aitor'alaba): maitasun gortesean gira (XII 6), menturaz Garaziko jauregietan.

Mintzo dira zenbait aldiz aski azkar, to-ka, beti zu-ka ari zaienari (VIII, XII).

Badira gazteak (Gazte çoroa nyçan arren XII), eta ezkonduak, bederen anderetan.

Anderen aldetik, maitaria beti (salbu VIII-garrenean) O(ihenar)t baita alegia poetikoan, bada jende mota aberatsa 1657-ko bilduman.

Izenen ezberdintasunarekin, badira bertzeak: ilen edo larruko kolorean (beltxaran, xuri, ile urreztatu), eta oraino gizarteko mailetan, edo auzotasunak onhartzen duen elhe ausartean.

Hemen zenbait aldiz no erraiten da maiteari (II, IX, XI), eta eztakigu.

Etxeparerekin bezala, to-rekin ordaintzen zenetz orduan (bertze moldekoa da Jainkoari, bekatoreari, handi ala ttipiari, literatura zaharraren moldean emaiten den to).

Karbariak elgarri no-ka ari dira (XXVI): izan daiteke beraz baden zu eta no-ka mintzo diren edo zaienen artean muga bat, edo adinekoa (gazteener to-no errexago eta gazteenen artean), edo gizartekoa.

Maitasun jentil eta kortesak baldin badema oraino oiharzun bat edertasunaren laudorian, anderearen zerbitzu ordaingabeko luzean (bada ere preziositateko moda), badiduri Oihenartek ezagutarazten dauzkula beheraxagoko nezkak, eta menturaz hiriko (Donapaleu edo bertze) edo baserriko (ezein nekazale gazte", XVII) jende xoilak.

Bere buruaren goititze bat sendi daiteke Ioanaren betheginzarrea-n, diolarik (XIII 73-78):

Baletsa iaungoicoari
Har nenzan zerbitzari
Ordûan pausu nuque
Eta nihaur neduque,
Handiago baninz ezi Baroian, Cont', edo Duke

Joana Erdoikoarekin ezkonduz Oihenartek bazakien jauzi eginen zuela Xuberoko sortzezko burgesia ttipitik, Baxe-Nabarrako nobleziara; eta huna hemen zeiharka erranik olerkian zuzen den bezala (des choses dites de profil, Saint John Perse) zerbait olerkariaren bizitik.

Olerki eta neurtitz jokoak lekua utz baitezake ere egiazko sendimenduari.

Hasteko Oihenarten maitalek erakusten dute elgarren artean, eta sendimenduetan, Etxeparerenek baino ezberdintasun gehigo.

Alde hortatik ohargarri da VIII-garren olerkia: hemen olerkariak elhea eman du andere bati, hau da mintzo buruan buru (erran da Oihenarten maitasunezko olerki bakotxa bakarrizketa dela), oihuz erakusten duela maitasun trabatu bat (Maite dut, eta naiz maitatu, / Bana naiz hanbat dezdixatu ...), eta goratik galdatzen maitasunaren libertatea, gizartearen eta, gehiago dena, aitamen kontra (izendatu gabe: Nihauren azkazi hurrenac...):

Maitarien iaun erregueac,
Higu ditu borxa-legeac,
Eta haren resuman libertatea,
Da gobernari...

Ez ote da jadanik hemen karbari gaztek (XX-VI) erakutsiko duten hogengabetasun hartaric?

Etzen gauza arrotza XVII-garren mendean (nahi ezpada igan Aro Zaharreko Sapho ala bertzetara...): aitzineko mendeko poetesek (Lyoneko Louise Labbé...), hurbilago Molíeres-en komediek goraipatzen zuten neskato gazteak, emazteak maitasunerateko duen dretxoa.

Oihenarten ausartzia, beti bere gogo-argitasunean, ezta hortakotz ttipiago, bereziki euskal literaturan.

Etxepareren andere beldurtuetarik bagaramatza aski urrun, beharbezalakotasunari hitzetan eta gauzetan laidorik gabe.